XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

55. art. Udal Eskola Kontseilua eta Barrutiko Eskola Kontseiluak jendaurreko batzarraldian eratuko dira, ordezkarien hauteskundeak burutu eta hirurogei egunetako gehienezko epean, behin Alkatetzak, bete beharreko postuetarako, erakundeek proposaturiko kontseilariak izendatu ondoren.

Xedapen iragankorrak / 1. XEDAPEN IRAGANKORRA

O.H.O.ko Irakaskuntza Publikoaren ordezkariak Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (B.I.G.E.) proposatuko ditu.

Ertainetako Irakaskuntza publikoaren ordezkaria Bizkaiko Irakaskuntza Ertainetako Ikasleen Gurasoen Elkarteak proposatuko du.

Irakaskuntza kontzertatuaren ordezkariak, bai O.H.O.koak bai Ertainetakoak, Bizkaiko Guraso eta Ikasleen Federakunde Katolikoak proposatuko ditu.

Ikastoletako Irakaskuntza Kontzertatuaren ordezkaria Bizkaiko Ikastolen Elkarteak proposatuko du.

Ertainetako ikaslegoaren ordezkariak Ikasleen Sindikatuak eta Ikasle Abertzaleak taldeak proposatuko dituzte.

Azken Xedapenak / 1. AZKEN XEDAPENA.

Araudi hau argitaratuko den egun berean jarriko da indarrean.

2. AZKEN XEDAPENA Aurreikusten ez denerako, hauteskunde erregimen orokorreko legeria erabiliko da kidetasunez.